ESAERA ZAHARREN TXAPELKETAREN 30. EDIZIOA

Apirilaren 5ean ospatuko dugu Sopelan Esaera Zaharren Txapelketaren 30. edizioa, “Eguzkixak nora, zapixak hara” lelopean. Parte hartu nahi izanez gero, erraz duzue: bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu, izen dotorea pentsatu, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi, eta erreserba-fitxa bete (martxoaren 31 baino lehen, egun hori barne).

Ohi legez, Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko gara antolatzaile, parte-hartzaile, bertsolari eta goiza musikaz alaituko duten lagunak, txapelketa bera 11:30ean hasteko. Goiza tabernaz taberna emango dugu, bertsoak entzuten eta horiekin bat datozen esaerak identifikatzen, erabaki arte zein taldek jarraituko duten aurrera. Ondoren, bazkaria izango dugu Artadi garagardotegian, eta bertan segituko du lehiak arratsaldean; finalaurrekoetan eta finalean, Libe Goenaga eta Asier Alcedo bertsolariak izango ditugu gurekin. Finala amaituta, 20:00etan, musikaz lagunduta itzuliko gara herrigunera.

Parte-hartzaile guztiek oroigarri bana jasoko dute, eta bestelako sariak ere egongo dira.

Aurten, bestalde, 30. edizioa izanda, beste hitzordu batzuk izango ditugu:

• Apirilak 3, osteguna, kanta-poteoa Sopela Kantariren eskutik.
• Apirilak 4, ostirala, 17:30 joaldunak (17:30), 18:00 umeen dantzaldia eta askaria (18:00) eta disko-festa (19:00)
• Apirilak 10, osteguna, “Esalegeak gurean” hitzaldia, Akaitze Kamiruagaren eta Iñaki Gilisastiren eskutik.
• Maiatzak 20, asteartea, Adolfo Arejitaren hitzaldia, esaera zaharren gainean.

INFORMAZIOA: 
695 774 015
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
praktikatu.eus/esaerazaharrak

MINTZATALDEAK ZAIN DITUZU!

2025eko urtarrilean abian da Praktikaturen programetan izen emate kanpaina berria. Lehenago esan egunean moduan, urte honetan mintzapraktika programek euskaldunon komunitatea osatzeko duten garrantzia azpimarratu nahi dugu: egunero hizkuntzan trebatu, praktikatu eta bizi garen guztiok euskaldunon komunitatea osatzen baitugu. Zuk ere parte hartu ahal duzu, izan ere berbalagun, mintzakide eta mintzalagunak zain dituzu. Ikasturte honetan 103 herritara zabaldu dugu gure eskaintza eta 500 aktibitate baino gehiago antolatuko ditugu: besteak beste, tailerrak, irteerak, mintzodromoak, hitzaldiak, asteburuko egonaldiak... Parte-hartzea doakoa da, eta kide guztiek deskontu zein sari politak eskura ditzakete

Izena emateko: emanizena.praktikatu.eus

PRAKTIKATU ONLINE BERRIZ ABIAN DA

PRAKTIKATU ONLINE BERRIZ ABIAN DA

AEKren Praktikatu zerbitzuak berriz ere abian jarri ditu online mintzataldeak. Online eskaintza hori oso aukera erraza eta erosoa da, baldin eta ordutegia edo distantzia tarteko, norbaitek euskara praktikatzeko aurrez aurreko aukerarik ez badu. Horrela, ordenagailu, tableta edo sakelakotik, parte-hartzaileek aukera izango dute beste euskaldun batzuk ezagutu eta haiekin hitz egiteko.

Izen-ematea azaroaren 17ra arte egongo da zabalik. Animatu, eta eman izena!

KIROLA eta NATURA. UDA OSTEKO TXANGOAK

2024ko udazkenean Praktikatu zerbitzuak berriro du martxan KIROLA eta NATURA programa. Hauek dira, gure proposamenak:


  • 2024/10/20 Bakion Orientazio-proba. Herrian izango da eta bi ibilibide eskainiko dira: 3 km eta 6 km. Smartphonea beharrezkoa da.


  • 2024/11/17 Aramotz mendilerroa. Ibilbide zirkularra 8,5 km Desnibela: 585+ Zailtasuna: ertaina




Informazioa eta izena ematea: http://praktikatu.eus/kirolaetanatura