Dohainik da, eta gainera eguzkitako betaurreko ederrak zozketatuko ditugu.
Eman izena ekainaren 24a baino lehen.
Hainbat aukera ditugu zuretzat:
MINTZATALDEAK
Kafea hartu, bueltatxoa eman... astean behin elkartzen gara, euskaraz praktikatu eta bizitzeko.
PRAKTIKATU EUSKARAZ GUREKIN!
Martxan dugu berriro KIROLA eta NATURA programa. Uda aurretik hiru txango antolatu ditugu ekimena berpiztu eta jarraipena emateko. KIROLA eta NATURA bitartez, AEKren Praktikatu zerbitzuak gonbidatzen zaitu Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera.
UDA AURREKO TXANGOAK
Maiatzak 15ean MAIRUELEGORRETAKO KOBAK
Ekainaren 12an ORIENTAZIOA LUZUERON(Zierbena)
Ekainaren 19an FLYSCHAREN IBILBIDEA(Itziar)
Txangoetan parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan. Halaber, adituen taldeak izango dira beti bidean laguntza emateko. Txangoetan izena emateko bete fitxa hau.
Udako ibiltariak pandemia aurreko erritmoa hartu du, zorionez, eta, dagoeneko, 2022ko datak zehaztuta ditugu:
Oinez. Uztailaren 16tik 31ra.
Bizikletaz. Abuztuaren 1etik 15era.
Prezioak, ibilbideak eta izena ematea > https://praktikatu.eus/ibiltaria