OPORRETAN ERE PRAKTIKATU ETA BIZI EUSKARAZ

Ikasturte ederra joan da; gogoz hasi genuen eta gogoz hartu dugu uda ere.

Orain oporraldia datorkigu, lanak atsedenari utz bekio tokia, hura ere ondo hartuko dugu eta. Baina ez kezkatu, hau ere gero arte bat baizik ez da, irailean bueltan izango gaituzue, indarberrituta eta saltsarako desiratzen.

Oporretan ere praktikatu eta bizi euskaraz!

Gu irailean itzuliko gara!

UDAN ERE EUSKARAZ

Udan ere mintzataldeak osatuko ditugu, uztailean eta abuztuan; eta aukera dago hilabete batean edo bietan parte hartzeko.
Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.

Eman izena ekainaren 23a baino lehen.

2023KO UDAKO IBILTARIAK

Helburu dugu Euskal Herria oinez zeharkatu eta 15 egunez euskaraz mintzatzea. Gogoko baduzu gure herriko leku bitxiak, ohiturak, euskalkiak... hobeto ezagutu eta mendian ibiltzea, opor ederrak pasatzeko aukera ezin hobeak dituzu hauek:

Uztaileko ibiltaria
  • Datak: 07/15etik 07/29ra
  • Ibilbidea: Oion-Guardia-Lagran-Maeztu-Opakua-Urbasa-Arbizu-Lizarrusti-Aizkorri-Arantzazu-Leintz Gatzaga-Otxandio-Garai-Aulestia-Lekeitio.
  • Prezioa: 735 €
Abuztuko ibiltaria
  • Datak: 07/29tik 08/13ra
  • Ibilbidea: Otxandio-Leintz-Gatzaga-Arantzazu-San Adrian- Lizarrusti-Aralar-Arrarats-Belate-Sorogain-Garralda-Hiriberri-Irati-Belagua-Lintza-Izaba.
  • Prezioa: 735 €

IZENA-EMATEKO > www.aek.eus/ibiltaria
Azken eguna: ekainaren 26a
 
 
Informazio gehiago: 630 148 159 // Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

FAMILIENTZAKO ASTEBURUAK

AEKren Praktikatu zerbitzuak gurasolagunentzako bi egonaldi antolatu ditu Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean, Urduñako Tertanga aterpetxean; maiatzaren 13an eta 14an zein ekainaren 10ean eta 11n.
Euskara praktikatu nahi duten gurasoak, seme-alabekin batera, euskaraz arituz hizkuntza ohiturak aldatzen hastea da ekimenaren helburua. Horretarako, hainbat tailer eta jolas egingo ditugu.
Asteburu pasa hauetan 3 urtetik 12ra bitarteko umeek har dezakete parte. Prezioari dagokionez, 25 euro dira helduentzat eta 15 umeentzat.
Erreserbak herrietako dinamizatzaileen bidez egingo dira.
Azkar ibili, plaza kopurua mugatua da-eta!