FAMILIENTZAKO ASTEBURU-PASAK. UDAZKENA

FAMILIENTZAKO ASTEBURU-PASAK. UDAZKENA

Hamar urte pasa dira Praktikatu zerbitzua Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean familientzako asteburu-pasak antolatzen hasi zenetik. 2024An, lau saio antolatu ditugu Tertangako aterpetxean (Amurrio-Araba). Udaberrian bi burutu genituen, orain, beste biak izango dira: urriaren 19tik 20ra eta azaroaren 9tik 10era.

Ekimen honen helburua da familia barneko zein familien arteko euskararen erabilera indartzea. Saioetan hizkuntza gozamenaren bidez eta presiorik gabe lantzen dugu, eta orain arteko balorazioak oso-oso positiboak izan dira. Kopurua mugatuta dagoenez, gurasolagunek lehentasuna izaten dute, baina beti egoten da lekuren bat interesa duenarentzat.

Informazioa eta erreserbak dinamizatzaileen bidez egin behar dira.