MINTZATALDEAK ZAIN DITUZU!

2022an euskaraz praktikatu nahi baduzu, Mintzataldean zain dituzu. Mintzapraktika programetan parte hartzea dohainik da, eta hainbat abantaila daude: sariak, deskontuak.. Online aukera ere baduzu. EMAN IZENA

OHARRA: Parte-hartzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko mintzataldeetan babes-neurriak ezarri ditugu.

KIROLA eta NATURA ekimena berriro martxan

KIROLA eta NATURA ekimena berriro martxan
2020ko otsailean Altuben azken mendi-ibilaldia egin genuenean, ez genekien pandemiaren gorabeherak noraino helduko ziren. Orain, hogei hilabete pasa ondoren, gogotsu gaude berriz KIROLA eta NATURA programari heltzeko, eta urria-abendua bitartean hasierako 3 txangoak prest ditugu. Hauek dira, gure proposamenak:

2021/10/24 Entziako baso sorgindua
2021/11/21 Montefuerte parkean orientazioa
2021/12/12 Araotzeko haitzuloak

Informazioa eta izena ematea: http://kirolaetanatura.blogspot.com/

Praktikatu Euskaraz Gurekin

Hasiak dira mintzapraktika programak

Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzuak hainbat aukera eskaini nahi dizkizu: astean behin mintzataldean bildu eta patxadaz hitz egin; Gurasolagun egitasmoko tailerrak; bestelako jarduerak, hitzaldiak, txangoak, irakurzale-klubak... Beraz, interesik baduzu, eman izena, zabalik dago-eta horretarako epea. Primeran sentituko zara denetan zure helburua beteta: euskara praktikatzea eta lagun berriekin euskaraz egitea.


Oraindik ere ezohiko egoeran jarraitzen dugunez, pandemia dela eta, beharrezko prebentzio-neurri guztiak hartuko ditugu mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan. Horrez gain, aurrez aurreko eskaintza osatze aldera, urriaren amaieran ONLINE taldeetan parte hartzeko aukera luzatuko dugu.

Hortaz, gure eskaintza erakargarria iruditzen bazaizu, jo euskaltegira, euskara-elkartera edo euskara-zerbitzura edota bete fitxa hau.

Udan ere, Euskaraz

Hondartzan, barnetegian, mendian, euskaltegian, lanean, jaietan, atzerrian, etxe ondoan... Udan ere #PRAKTIKATUetaBIZI

Irailean itzuliko gara. 😎