Praktukatu AEK mintzapraktika egotasmoak
  • Hasiera
  • Zer egiten dugu?
  • Nor gara?
  • Berriak
  • Non gaude?
  • Abantailak
  • Harremanetarako
  • Eman izena
eraman EUSKARA praktikara

eraman EUSKARA praktikara

ERAMAN EUSKARA PRAKTIKARA kanpaina abiatu du AEKren Praktikatu Zerbitzuak

Euskaldun oro euskaraz aritzera animatzea du helburu, eta horretarako, ohiko mintzataldeez gain, mota askotako taldeak eskaintzen ditu: gurasolagunak, mendilagunak, irakurzale-klubak, kakorratz-taldeak, eskaladakoak...

Hizkuntza guztiek behar dituzte hiztunak, bai etxean jaso dutenak bai ikasgelan ikasi dutenak: den-denak dira beharrezkoak. Halere, ezagutza soila hankamotz geldi daiteke, erabili ezean; bada, horixe da aurtengo kanpainaren gakoa. Laburbilduta, euskaradunak euskara praktikatzera animatu nahi ditugu. Euskalduntzen ari direnek euskaldun osoak izango dituzte bidelagun, nor bere mailatik abiatuta; akatsak egiteko beldurra alde batera utzi eta bakoitzak bere erritmoan egingo du aurrera, bidean konfiantza eta erraztasuna eskuratuz. Gainera, ezin ahaztu programek, tokian tokiko euskaldunen saretzeari esker, euskaldunon komunitatea indartzen laguntzen dutela.

Eskaintza zabala:

Hasteko, irailaren bukaeran-urriaren hastapenean hasiko dira berbalagun-, mintzakide- eta mintzalagun-taldeak elkartzen: kafea hartzeko, pasieran ibiltzeko, yoga egiteko, tokian tokiko euskalkian aritzeko, txakurrarekin ibiltzeko, mundua konpontzeko, mendira joateko, musean jokatzeko, kakorratza egiteko, hitanoz jarduteko... Hamaika aukera daude! Horiez gain, Gurasolagun taldeak ere martxan jarriko dira, familian eta familien artean euskaraz aritzeko jolastu, eskulanak egin, askaldu... bitartean. Horientzat, berariazko asteburu-pasak antolatzen ditugu Tertangan, Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik. Ondoren, azaroan, online taldeak hasiko dira elkartzen. Azkenik, ekainaren bukaeratik irailera, udako taldeen txanda izango da. Beraz, ez da zaila izango nork bere neurriko taldea topatzea 😉

Horretaz guztiaz gain, programetako dinamizatzaileek hainbat ekintza ireki antolatzen dituzte aisialdian euskaraz gozatzeko: mintzodromoak, eskulanak, lehiaketak, sukaldaritza-tailerrak, museoetan bisita gidatuak, hitzaldiak... Horien erakusgarri, Bilboko Darabilbo programa, Hernanialdeko Zilegi Eskola, Lautadako Solasaldi Musikatuak...

Eremu geografikoari dagokionez, euskararen herriko 105 udalerritan ari gara. Urtetik urtera, gero eta leku gehiagotan abiatzen ditugu programak, eta aurtengo nobedadea da Baztanen eta Azkainen ere bagabiltzala.

Izena emateko

Hau irakurrita, animatu zara? Normala! 🤭🤗

Jakizu bi baldintza hauek bete behar dituzula: batetik, gutxienez 16 urte izan behar dituzu; bestetik, euskara-ikaslea bazara, B1 mailan edo hortik gora aritu behar duzu. Horiek betez gero, sartu zure datuak emanizena.praktikatu.eus loturan eta zure herriko/eskualdeko dinamizatzailea zurekin harremanetan jarriko da. Eta, lasai, egitasmoa doakoa da!

 OPORRETAN ERE, euskaraZUZARA

OPORRETAN ERE, euskaraZUZARA

Ikasturte ederra joan da; gogoz hasi genuen eta gogoz hartu dugu uda ere.

Orain oporraldia datorkigu, lanak atsedenari utz bekio tokia, hura ere ondo hartuko dugu eta. Baina ez kezkatu, hau ere gero arte bat baizik ez da, irailean bueltan izango gaituzue, indarberrituta eta saltsarako desiratzen.

Oporretan ere, euskaraZUZARA!

Gu irailean itzuliko gara!

IBILTARIA

IBILTARIA

Helburu dugu Euskal Herria bizikletaz zeharkatu eta 15 egunez euskaraz mintzatzea. Gogoko baduzu gure herriko leku bitxiak, ohiturak, euskalkiak... hobeto ezagutu eta bizikletaz ibiltzea, opor ederrak pasatzeko aukera ezin hobeak duzu hau!

ANTOLAKETA
Egun bakoitzean, batez beste, 50 bat kilometro egingo ditugu, gehienak goizean; eta bidean behar beste geldiune egingo ditugu interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Ibilbideak lasai asko egingo ditugu, partaideon erritmoari jarraituko diogu, eta, behar izatekotan, furgoneta izango dugu etaparen bat laburtu ahal izateko. Gainera, etapa askotan bide errazagoak eta laburragoak egiteko aukera eskainiko da.
• Erosoago ibiltzeko, pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak…). Antolatzaile bi gidari izango ditugu bidean, eta besteak furgoneta eramango du. 
• Eskolarik ez da egongo, baina hizkuntzarekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango dira: tokian tokiko
hiztunekin harremanetan jarri edo jarduera kulturalen baten parte hartu (diaporama bat ikusi, ipuin-kontalaria, erakustaldiak, bisita gidatuak…).
• Eta, jakina, antolatzaileak laguntzeko eta zalantzak argitzeko egongo dira bertan.

Uztailaren 19tik abuztuaren 1era
Orduña - Otxandio – Maeztu – Lizarra – Sartaguda – Zarrakaztelu – Irunberri – Garralda – Baigorri - Arantza – Leitza – Aralarko San Migel – Mendigutxi - Forua

Prezioa: 800 euro (bi aste).
Aste bat egiteko aukera dago: lehenengo astea -uztailaren 19tik 25era- edo bigarrena -uztailaren 26tik abuztuaren 1era-, 452 euro.


IZEN EMAN

Harremanetarako

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
747 45 67 53

DINAMIZATZAILEEN TOPAKETA

DINAMIZATZAILEEN TOPAKETA

Beste behin ere, AEKren mintzapraktika egitasmoetako dinamizatzaileak elkartu gara, gure jarduna hobetzeko asmoz. Aurtengoan, gure egitekoen gainean hausnartzea, mintzataldeak gune seguru izatea bermatzea eta sare sozialetako komunikazioan hobetzea izan dira gure helburuak. Hitzorduaren gaineko balorazioak hobezinak izateaz gain, ekarpen ezin interesgarriagoak jaso ditugu. Beraz eskerrik asko partaide guztiei eta 2027an berriro elkartuko gara! 

  1. ESAERA ZAHARREN TXAPELKETAREN 31. EDIZIOA
  2. AURTEN EUSKARAZ PRAKTIKATU
  3. PARTE-HARTZAILEEN ASEBETETZEA
  4. PRAKTIKATU ONLINE EUSKARAZ

1 orria 14 orritik

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
© PRAKTIKATU AEK mintzapraktika egitasmoak
  • Cookien politika
  • Dinamizatzaileak
  • Hasi/Bukatu saioa
  • Zer egiten dugu?
  • Nor gara?
  • Berriak
  • Non gaude?
  • Abantailak
  • Harremanetarako
  • Eman izena
  • Facebook
  • X
  • YouTube
  • Flick