Praktikatu ONLINE

COVID-19ak konplikatu ditu herritarron arteko kontaktuak, horregatik, euskaraz online praktikatzeko aukera berriro zabaldu nahi dugu.

Zer egin behar da parte hartzeko?

1. Behean dagoen loturan aukeratu modalitatea: AURREZ AURRE, ONLINE, ala BIETARA
2. Markatu nahiago d(it)uzun egun(ak) eta ordutegia(k)

Parte hartzea dohainik da, gainera, izena ematen dutenen artean 10 sari-kutxa zozketatuko ditugu.

Animatu eta eman izena

Oharra: Momentuz, Praktikatuk abian dituen egitasmoetan baino ez da martxan jarriko.

Mintzapraktika taldeetan euskaraz praktikatzen jarraitzen dute

Mintzapraktika talde asko kafetegi eta tabernetan batu izan dira orain arte. Orain Euskal Herria osoan ostalaritza itxita egon arren, kide hauek bestelako aukerak izango dituzte, egoera honetan ere, euskaraz praktikatu eta bizitzeko: espazio publikoak desberdinetan elkartuko dira (plazak, parkeak...) edota eguraldia kaxkarra denean, bestelako gelak (kultur etxeak, aretoak, kiroldegiak, frontoiak...) erabiliko dira, segurtasun neurri guztiak (distantziak, musukoa...) bermatuta.

Beste dinamika batzuk ere sustatuko dira: Pasolagunak, esaterako. Ibiltzea gustuko duten eta euskaraz gehiagotan egin ahi duten lagunei zuzendutako taldeak, eta online ere bai.

Euskaraz praktikatzen eta bizitzen jarraituko dugu!!

Usurbilgo Mintzalagunek 10 urte bete ditu

Urteurrena ospatzeko, egungo egoerara egokituta, ekitaldi txikia egin zuten irailaren 26an. Bertan, bertso-magia ikuskizun baten bueltan, bidelari eta bidelagunak omendu zituzten, parte hartzeko gonbita luzatzearekin batera. Tartean, Mintzalaguneko arduradun eta Usurbilgo AEK-ko irakasle Rosa Zubeldiak, Dani bidelariak eta Iñaki bidelagunak hartu zuten hitza. Azken biek, Urtebete daramate egitasmoan parte hartzen, talde berean.eta

Noaua aldizkarian mintzalaguneko parte-hartzaileen testigantzak eta ekitaldiaren kronikatxoa jaso dute. Eskerrik asko, Noaua!

Zorionak, Usurbilgo Mintzalagun!!

Argazkia: Noaua

Abian da mintzapraktika programetako kanpaina

Dagoeneko, zabalik dago izena emateko epea mintzapraktika programetan. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean elkartu eta lasai hitz egin; gurasolagun egitasmoan tailerrak; ta gure bestelako eskaintzez gozatu: tailerra, hitzaldi, kantulagun, irakurzale klubak... Denetan sentituko zara primeran, nork bere helburua beteta: euskara praktikatzea eta lagun berriekin euskaraz egitea.

 

Dena den, ezin da ahaztu oraindik ere oso egoera berezian gaudela. Hori dela eta, mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartuko ditugu. Horren haritik, eta aurrez aureko eskaintzari osagarri moduan, martxoan abiatu ziren egitasmoei jarraipena emango diegu, eta urriaren amaieran ONLINE taldeetan parte hartzeko aukera zabalduko dugu.

 

Beraz, gure eskaintza gustuko baduzu, aski duzu zeure inguruko euskaltegi, euskara-elkarte edo euskara-zerbitzura jotzea, edota fitxa hau betetzea.