AEKren Praktikatu zerbitzuak gurasolagunentzako bi egonaldi antolatu ditu Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean, Amurrioko Tertanga aterpetxean; maiatzaren 24tik 25era eta ekainaren 7tik 8ra.
Euskara praktikatu nahi duten gurasoak, seme-alabekin batera, euskaraz arituz hizkuntza ohiturak aldatzen hastea da ekimenaren helburua. Horretarako, hainbat tailer eta jolas egingo ditugu.
Asteburu pasa hauetan 3 urtetik 12ra bitarteko umeek har dezakete parte. Prezioari dagokionez, 25 euro dira helduentzat eta 15 umeentzat.
Erreserbak herrietako dinamizatzaileen bidez egingo dira.
Azkar ibili, plaza kopurua mugatua da-eta!
