Hementxe dugu Sestaoko udaberriko argazki lehiaketako irabazlea, Oihane Agirrezabal, bere saria eskuan! Zorionak, txapeldun!
Eta hementxe saria eman dion argazki/testua:
Ondejeda parkea bere izen ofiziala,
baina Sestaoarren bihotzean ez da beti halakoa.
Udaberria hasitakoan planik onena,
bere zuhaitz hostotsuen babesean liburu bat irakurtzea da.
Maite zaitugu Las Camporras, hiriko birika,
Altos Hornosetako kea beti garbitu duena.
Horregatik aukeratu zaitut nire udaberriko txoko kuttun bezala,
ez desagertu, faborez, behar zaitugu eta.
Gainerako parte hartzaileen argazkiak ikusi nahi izanez gero, sakatu beheko lotura hau:
https://praktikatu.eus/blog/sestao/blog/2024/05/13/sestao-udaberrian-argazki-lehiaketa/