Sestaoko udaberriko argazki lehiaketan parte hartzeko epea bukatu zaigu, eta hementxe ditugu zuen testudun argazki guztiak labetik atera berri!
Guztira 29 parte hartzaile izan dugu, eta irudi ederrak jaso ditugu benetan! Sestaoko berbalagunek ez dute lan makala izango, beraiei baitagokie erabakitzea zeinek eramango duen saria. Zorte on parte hartzaile guztioi!
1. Argazkia
Ondejeda parkea bere izen ofiziala,
baina Sestaoarren bihotzean ez da beti halakoa.
Udaberria hasitakoan planik onena,
bere zuhaitz hostotsuen babesean liburu bat irakurtzea da.
Maite zaitugu Las Camporras, hiriko birika,
Altos Hornosetako kea beti garbitu duena.
Horregatik aukeratu zaitut nire udaberriko txoko kuttun bezala,
ez desagertu, faborez, behar zaitugu eta.
2. Argakia
Sestaoko edozein tokitan topa dezaegu “Chupachups” gozo bat, behintzat hori pentsatu nuen arbola hau ikustean.
Gero, hurbiltzen bazara, ez duzu huts egingo; xehetasunez ikusten duzu bere kolore-gama eta hostoen itxura.
Bakarrik Sestaotik ibili bitartean, begiratu behar dugu udaberriko altxorra gozatzeko.
3. Argazkia
Esnatu eguzkiarekin eta utzi lehen izpiei zure eguna margotzen. Egunsentiak aukera berriak eta amaigabeko une ederrak erakusten ditu. Egunsenti hau abentura handien eta une ahaztezinen hasiera izan dadin espero dut.
4. Argazkia
Eguna esnatzen ari da, hotz egiten du, baina nabaritzen da egun eguzkitsua izango dela. Udako bizipenak ikusten ditudanean, udaberriko izpiak leihotik agertzen dira. Arrosak tente ipintzen dira, petaloak zabaltzen dituzte. Usain honek esnatzen nau eta gogorarazten dit lanera joan behar dudala. Tamalez, asko falta da udako oporretarako.
5.Argazkia
Ongi etorri, udaberria
Bagaude prest udaberriari ongi etorria emateko. Eguraldia beroagoa da eta bai loreak bai hostoak ateratzen ari dira. Paisaia kolore guztietakoa da eta zuhaitzek berde mota desberdinak dauzkate. Honek guztiak animatzen gaitu, beraz, irten kalera eta disfrutatu!
6. Argazkia
Itzuli dira udaberriko argi izpiak! Zerua oskarbi dagoenez, loreak biziz beteta ikusten ditugu. Koloreekin geure begiak esnatzen dira. Arnasaren birikak eta eztarriak garbiago daude. Nori ez zaio gustatzen udaberria? Pozten gaitu urtaro honetan bizitzeak loreak ikusteko. Zer polit dagoen geure herria lorez beteta bedatsean!
7. Argazkia
Udaberria zabaltzen ari da, bere koloreak nahasten ari dira gure herriarekin.
Gure ondaretik ikusita, itzaletik eguzkira, ikusten da loreek nahi dutena.
Udako oporrak eta atseden momentuak gero eta hurbilago sentitzen ditugu.
Loreek, zuhaitzek eta eguzkiak bultzada ematen digute zoriontsuak izateko.
8. Argazkia
Udaberriak bidea zabaltzen du industrialdeko herri txiki batean ere bai, Sestaon.
Mantu berdea San Pedro plazan hasten da La AISSera heldu arte: saltoka koloreez disfrutatzen dugu, loreez, landareez, zuhaitzez… kolore deigarriez.
Horrelakoa da bedatsea gure herri kuttunean; harrigarria!
9. Argazkia
Gure bizitzan beti topatzen ditugu oztopoak, baina saltatu egin behar ditugu gainditzeko.
Argazkian dauden loreak, bizitza bezala, ez dira momentu berean hazten, baizik eta batzuk berehala irekitzen dira. Beste batzuk, berriz, pausoz pauso irekitzen dira.
Dudarik gabe, oztopoaren arabera edo burdin sarearen tamainaren arabera desberdina izango da eragina.
10. Argazkia
Portopineko txoko hauxe da nire tokirik gustukoena, hemendik Sestaoko historia ez ezik, nirea ere irudikatzen dudalako, paseoan edo irakurtzen nagoela.
Zuhaitz horrek bezala, neuk ere gune horren inguruan ditut sustraiak, eta udaberriro oroitzapen berriak loratzen ditut bertan.
11.Argazkia
LOREAK
Kaixo lagunok, guk hitz egingo dugu udaberriari buruz. Sestao osoan udaberrian lore azko landatzen urtaroaren arabera, loreak aldatzen dira eta langileak egunero urestatzen dituzte, oso politak direlako. “Kanporras” parkean nezka-mutil txikiek zuhaitzak landatu dituzte.
12. Argazkia
San Pedro plaza gustatzen zait. Beti jendea dagoelako, umeak jolasten, aitite-amamak dantzatzen, gazteak ondo pasatzen, etab.
Gainera beti egoten da zerbait (azoka, mitina, dantza tailerrak,…).
Plaza honen bizitza eta alaitasun algarak maite ditut!
13. Argazkia
14.Argazkia
Kaixo, Loly naiz. El Salvadorrekoa naiz, baina Sestaon bizi naiz. Euskaltegian euskara ikasten dut.
Argazkia hau oso polita da.
Argazkia Beneditan atera dut.
Egun hartan gabarra itsasadarretik zebilen. Egun ederra izan zen, udaberriak batzen gaitu, alaitasunez ospatzeko!
15.Argazkia
Udaberria urtaro txarrena da alergikoentzat, eguzkia ateratzen da, egia da, baina egunero eguzkitako betaurrekoak jarrita, hori gutxi balitz, eguzkia egiten du baina ni beti mokokatzen. Loreak oso polit daude, zuhaitzei hostoak ateratzen zaizkie eta mendiak berde daude, baina niretzat tortura bat da.
Loreak hil ahal dituzte, baina udaberria ez, ezta alergia ere.
16. Argazkia
Udaberria dagoeneko hemen dago, gurekin, Sestaon, bere hitzorduari leial.
Herriko arazoek ez dute kezkatzen. Bere helburua bete behar du: natura berritzea. Etxebizitzarik eza, amaitu gabeko lanak, zikinkeria, pintadak… hor daude. Urtez urte, egoera berberak ikusten ditu.
Zergatik ez eskatu udaberriari haize berritzaile hori ekar dezan gure tokiko erakundeetara?
18. Argazkia
Bizitza une bat da, momentu bat gozatzeko eta gure Sestao maitean bedatsearen esnatzea sentitu ahal dugu izkin guztietan.
Orain ez dugu surik ikusten, ezta kerik ere, txikitan bezala, gure industria ondarea harro-harro ikusten dugu.
Bakardadeak eta tristurak harrapatzen gaituen arren, beti itxaropen-izpia sortzen da udaberria heltzean.
19. Argazkia
Neguan eta udan oso polita da, baina udaberrian berezia da, arratsalde batzuetan zerua gorri-gorri egoten baita.
Oskorri da.
Zaila da porlan artean loratzea,
nekeza da benetan natura izatea
naturarik ez den txoko batean.
Eta urruneko udaberriekin amesten dudan arren,
Gorbeia, Irati edo Amazoniakoekin,
zoriontsua naiz hiri honen erdian;
amestutako toki eder horietan
bat gehiago izan nintzatekeelako,
hemen bezala erregina izan beharrean.
Sestaon naiz jaun,
Sestaon naiz jabe,
Sestaon naiz irakurle honen
miresmenaren sortzaile.