Menu Close

“Udaberria Sestaon” lehiaketako irabazlea!

Ondejeda parkea bere izen ofiziala,
baina Sestaoarren bihotzean ez da beti halakoa.
Udaberria hasitakoan planik onena,
bere zuhaitz hostotsuen babesean liburu bat irakurtzea da.
Maite zaitugu Las Camporras, hiriko birika,
Altos Hornosetako kea beti garbitu duena.

Horregatik aukeratu zaitut nire udaberriko txoko kuttun bezala,
ez desagertu, faborez, behar zaitugu eta.

 

Ostiralean jakin genuen zein izan zen Sestaoko udaberri argazki lehiaketako irabazlea: Oihane Agirrezabal Uribarrena!

Sestaoko berbalagunek bozka bidez aukeratu dute argazki sariduna zein izan den; eskerrik asko berbalagunok, lan gogorra izan baituzue argazki bakar bat aukeratzeko. Argazki irabazleari buruz aipatu dute ederra izateaz gain, originala ere badela; beste horrenbeste esan dute testuari buruz.

Beraz, zorionak Oihane! Nahi duzunean, pasa zaitezke zure saria hartzera!

 

Parte hartzaile guztien argazkiak ikusi nahi badituzue, hementxe dituzue:

https://praktikatu.eus/blog/sestao/blog/2024/05/13/sestao-udaberrian-argazki-lehiaketa/