Menu Close

IBON MAGOA SAN MIGELEN URTARRILAREN 5EAN

Ekintza osagarri hau guraso eta umeei begira prestatutakoa da, eta magia izango du oinarritzat.
Ibon Magoak urteak daramatza magia ikuskizunak egiten, eta oraingo honetan San Migelen ludotekan dauden umeei zuzendutakoa gauzatuko du. Hala ere, ludotekan egon ez arren, edonor bertaratu daiteke ikuskizunaz gozatzera.
Beraz, ez egin zalantzarik eta anima zaitezte! Euskara erraza erabiltzen du Ibonek, edonork ulertzeko modukoa, hortaz, aitzakiarik ez!

EGUNA: urtarrilaren 5a, ostirala.

ORDUA: 12:00etatik 13:00etara

LEKUA: San Migeleko Taberna Nagusia

IZENA EMATEKO: idatzi mezua edo deitu 645 715 621 telefonora