Menu Close

ALLUITZ MENDIA ATXARTE HARROBITIK

2024ari hasiera “potentea” emateko, ganorazko mendi bat igotzeko proposamena dakarkizue Berbalagunek: Alluitz mendia Atxarte harrobitik, hain zuzen ere.

Alluitz Durangaldeko mendizerra famatua osatzen duten mendietako bat da, Astxikiren ondoren altueran baxuena, baina kontuz, horrek ez baitu esan nahi erraza denik. Berez, mendi teknikoa da, arroka gainean ibili beharko dugu maiz, eta desnibela ere ez da nolanahikoa: 900 metro positibo inguru. Alluitzen tontorretik aurrera jarraituz gero, “Deabruaren pauso” famatua dago, eta hortik aurrera Zorrotza mendia, Larrano lepoa, Elgoien… eta bukaeran Anboto, euskaldunontzako mendi sakratua eta gure mitologiaren jainkosaren “etxea”,  Mariren bizilekua, hain zuzen ere. Hortaz, mendi honek duen aparteko edertasunaz gain, euskal mitologian murgiltzeko aukera ere emango digu ibilbideak. Animatuko??

EGUNA: urtarrilaren 13a, zapatua.

ORDUA: 8:00etan Basauriko udaletxe pareko markesinan. 14:00etarako Basaurin egongo gara berriro.

LEKUA: Basauriko udaletxe aurreko markesinan, bestela, Atxarte harrobiko parkinean 8:45ean.

 

PRAKTIKATU EUSKARA GUREKIN, ERRAZA DA!