Menu Close

Zer egiten dugu?

MINTZATALDEAK

Parte-hartzaileak talde txikietan batzen dira, eta haiek erabakitzen dute non, noiz eta zertarako batu: terraza baten kafea hartzeko, ibiltzeko... Helburua euskaraz praktikatzea da, beti lagun giroan.

Zure ordenagailu, tablet edo telefonotik beste euskaldun batzuekin hitz egin nahi baduzu, online eskaintza ere baduzu. Bereizgarriren bat duten taldeei dagokienez, Galdakaon josten ikasteko taldea dugu aspalditik. Bestalde, bizkaiera hutsean aritzen den talde bat ere badugu, eta datorren ikasturtean, hitanoa lantzeko asmoa dugu; beraz, aukera hori ere eskainiko dugu hemendik aurrera. Basaurin euskal dantza talde bi ere baditugu (hasiberriena eta aritutakoena), txalaparta taldea eta Galdakaorekin batera mendi talde jendetsua partekatzen dugu, hilean behin-edo mendi txangoak egiten dituena.

Parte-hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila eskura daitezke: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak harpidetzetan.

GURASOLAGUN

Familientzako eskaintza da; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko. Asteburu-pasak ere antolatzen ditugu.

EKINTZA OSAGARRIAK

Antolatzen ditugun ekintzen bidez, beste hainbat aukera topatuko dituzu euskara praktikatzeko. Besteak beste: kultur emanaldiak, hitzaldiak; irakurzale-klubak; tailerrak (sukaldaritza, eskulanak, dantza...); Mintzodromoak...

Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak ere egiten ditugu: lehen aipatutako mendilagun taldea eta herrietan aritzen diren paseolagunak.