Menu Close

Galdakaoko gurasolagunak zigiluak sortzen

 

Arratsalde ederra pasatu zuten atzo Galdakaoko gurasolagunek. Zigilu naturalak sortzeko tailerra antolatu genuen, eta erraza bezain dibertigarria izan zeneskulana. Patata batzuk ekartzeko esan genien animatu ziren familiei; izan ere, atzoko protagonista sukaldean hainbestetan ikusten dugun tuberkulu ezagun hau izan zen.

Ariketa sinplea zen: patata erditik moztu eta pastei forma emateko molde batekin ikurra markatu, gero aiztoarekin mozteko. Ondoren, patata apur bat sikatu, akuarelekin margotu eta listo! Bederatzi molde egon ziren mahai gainean, baina, zailagoa bazan ere, norberak nahi zuen irudia egitera ere animatu genituen. Gainera, markatutako formaren negatiboarekin ere zigilua egin zitekeela esan genien ume zein gurasoei; beraz, aukera posibleak biderkatu egin ziren.

Izarrak, bihotzak, loreak eta beste hainbat irudi erabili zituzten gure txikiek, eta pintzelekin primeran moldatzen direla erakutsi ziguten beste behin ere. 12 kolore ezberdin egon arren, nahiko arrunta izaten den laranja falta zen, baina nola lor genezakeen galdetuta, berehala erantzun zuten denek. Horrek esan nahi du eskolan ere atzo bezain adi egoten direla

Ordu eta erdi inguru egon ginen jo eta ke lanean, baina, hala ere, bistan da jolasten jarraitzeko indarra geratzen zitzaiela, saioaren ostean euskaltegiko terrazan gora eta behera korrika jolasten jarraitu zuten eta. Gurasoek nekatuago amaitu zuten, zalantzarik gabe. Kar, kar, kar! Gora Berbalagun eta, noski, gora Gurasolagun!!!