Menu Close

ROBOTIKA TAILERRA BASAURIN

Atzo, maiatzaren 18an egin genuen tailer honen helburua Berbalaguneko kideek aisialdian euskaraz gozatzea eta aisialdian hizkuntza ohiturak aldatzea eta ikastea izan zen. Tailerrean robotikako piezak erabiliz robotak diseinatu, muntatu eta programatu genituen, eta hori zen ideia .

Partaideek,  guztira 16 lagunek,  dinamizatzaile baten laguntza izan zuten (Urtxintxako Unai), baina ez zen programazio-klaserik eman, baizik eta talde bakoitzak babak bere eltzetik atera behar izan  zituen.

 

Partaide talde bakoitza, tablet-a erabiliz, programaren gorabeherak ezagutzen joan zen diseinua egiteko, eta “froga-errorea” metodologiaren bitartez bere robota gauzatu zuen. Uste genuen ez genuela astirik izango, baina Berbalagun trebeak ditugu Basaurin eta lortu zuten!! Kar, kar, kar

Goiko argazkietan ikus daitezke talde bakoitzak egindako robotak: bi auto-antzeko eta robot “dantzaria”. Eta hurrengo argazkietan talde bakoitza zelan ari zen lanean ikusteko aukera dauakzue…

Esan behar da ordu eta erdiko tailerra oso interesgarria izan zela: gehienok ez genekien ezer ere robotikari buruz, eta hala ere, robota muntatzeko gai izan ginen, noski, Unai dinamizatzailearen laguntzaz! Oso gomendagarria heldu zein haurrekin egiteko, dibertigarria, “erraza” eta praktikoa baita, gainera, talde lana sustatzen du, eta uste dugu ezinbestekoa dela geure helburua, euskara lau haizetara zabaltzea, lortzeko! Bukatzeko, robot “dantzariaren” bideoa utziko dizuet gure lanaz goza dezazuen!

Mila esker Urtxintxari, eta bereziki Unai dinamizatzaileari, baita gerturatu ziren Berbalagun guztiei ere!

PRAKTIKATU ETA BIZI!