Menu Close

Urdaibaiko pagadietatik

Hilaren 23an egin genuen martxoko mendi irteera, Gernika-Lumotik Zendokizera. Hogeita lau lagun elkartu ginen Urdaibai erreserbako pagadietatik zehar ibilbide benetan ederra egiteko. Asteburu berezia zela aprobetxatuz, 23.KORRIKAren bukaera bezpera, edizio honetako abestia abestu genuen basoan. Azkenik, Muruetaganeko geralekuan autobusa hartu genuen 13:30ean etxera itzultzeko.

Atxikita uzten dizuet erabili genuen diptikoa, informazio gehiago izan dezazuen.

Aupa zuek, eta HARRO HERRI!