Menu Close

Loly Castro eta Amaia Gerekiz otsaileko irabazleak

Otsaileko Ezetz Jakin lehiaketan Loly Castro izan da galdera guztiei ondo erantzun dienen artean irabazlea. Hiru Saku jatetxean, bi lagunentzako asteburuko menua lortu du. On egin, Loly!

Bestetik, partehartzaileen saria Amaia Gerekizentzat izan da eta bere amak jaso du 20€ko bonua. Gernika-Lumoko merkatarien elkarteko edozein establezimendutan erabili ahalko du.

Bukatzeko, martxoko Ezetz Jakin ere martxan dugu jada. Ohiko legez, paperean zein online egiteko aukera izango dugu; horra online egiteko esteka: online galdetegia bete.