Menu Close

Zer egiten dugu?

MINTZATALDEAK

Parte-hartzaileak talde txikietan batzen dira, eta haiek erabakitzen dute non, noiz eta zertarako batu: terraza baten kafea hartzeko, iluntzean garagardo bat hartzeko, Onintza Enbeita kazetariaren gidaritzapean BERRIA egunkaria irakurri eta “mundua konpontzeko tertuliak” egiteko, paseatzera joateko... Helburua euskaraz praktikatzea da, beti lagun giroan. Gainera, jende berria ezagutzeko aukera paregabea da.

Horrez gain, modu presentzialean geratzen diren taldeetan parte hartzerik ez badaukazu, edo zure ordenagailu, tablet edo telefonotik beste euskaldun batzuekin hitz egin nahi baduzu, online eskaintza ere baduzu.

Parte-hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila eskura daitezke: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak harpidetzetan.

GURASOLAGUN

Familientzako eskaintza da; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko.

EKINTZA OSAGARRIAK

Antolatzen ditugun ekintzen bidez, beste hainbat aukera topatuko dituzu euskara praktikatzeko. Azken urteotan antolatu izan ditugu hitzaldiak, tailer ezberdinak (adibidez, irrintzi ikastaroa), euskararen eguneko 11 orduko irakurraldia...

Gainera, Busturialdeko mendiak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko plan ezin hobea ere proposatzen dugu hilabetero: jada ohitura bilakatu den hilabeteko azken larunbateko mendi irteera, hain zuzen ere.