Menu Close

Ane Maruri eta Iruri Egiguren martxoko irabazleak

23.KORRIKArekin eta aste santuarekin batera itxi genuen martxoko Ezetz Jakin lehiaketa; orain, oporralditik bueltan, apirilekoari ekin diogu.

Batetik, pasa den hilabeteko sari banaketa egin dugu udaletxe aurrean: Ane Maruri Aransolok irabazi du 2 lagunentzako menua Azules jatetxean, eta Iruri Egiguren Enbeitak 20€ko bonua.

Bestetik, hilabete berrirako galdetegia ere prest dugu. Gure herrian oso berezia da apirila eta horri keinua egin nahi izan diogu. Gainera, azkenaldian albiste izan diren gai batzuk ere txertatu ditugu. San Kristobal tabernak eskaini digu hilabete honetako irabazleentzako saria.

Hemen online egiteko aukera: https://labur.eus/QAjPn

Ekin gogor!