Menu Close

Ezetz Jakin: abenduko saridunak… eta urtarrilekoa martxan!

Urtarrilaren 11an Gernika-Lumoko udaletxearen aurrean abenduko Ezetz Jakineko sari banaketa egin genuen. Alde batetik, Aitor Olivaresek Zallo Barri jatetxean bi lagunentzako asteburuko menua irabazi zuen. Bestetik, parte hartzaileen saria Aintzane Onaindiak jaso zuen, 20€ko bonua Gernika-Lumoko establezimenduetan erabiltzeko.

Bestalde, martxan dago urtarrileko lehiaketa. Hemen daukazue online egiteko aukera: https://labur.eus/KCRjt . Hilabete honetan, Sakone kafetegian bi lagunentzako afaria banatuko da 15 galderak egoki erantzuten dituzten partaideen artean.

Zorte on!