Menu Close

“Txiki”ren 100.mendi irteera Berbalagunekin

2023.urtea amaitzeko, abenduaren 30ean Berbalagunak Gernika-Lumoko udaletxearen aurrean elkartu ginen. Ibilbideari ekin orduko, gure gidaria den “Txiki” Elgezabali omenaldia egin genion; izan ere, berak gidatutako 100.mendi irteera zen honakoa. Gernika-Lumoko Berbalaguneko kideok, gure esker ona adierazteko, oparia egin genion aurrerantzean ere bere zaletasunarekin jarraitzeko.

Behin martxan, 35 lagunok Barrutia, Terlegiz eta Lexika auzoak atzean utzi genituen; ondoren, Gautegiz Arteagara jaitsi ginen; eta, azkenik, erreka hegaletik Gernika-Lumora bueltatu ginen.

Giro paregabea izan genuen. “Txiki” ere, oso hunkituta eta eskertuta egon zen.

Ez dadila haria eten, eta urtarrileko mendi irteeran elkar ikusiko dugu. Hurrengora arte!