Menu Close

Guggenheimen lorratzak jarraituz

Larunbatean egin genuen urtarrileko mendi irteera: Gernika-Lumotik Madariaga dorretxera. Ibilbide honetako haria Guggenheim proiektua izan zen, eta horrek partaide asko erakarri zituen: ia 50 lagun.

Lehenik, Dalia fabrikara egin genuen bisitatxoa; izan ere, bertan egin behar omen dute eraikin bat. Ondoren, Oka ibaia jarrituz, Muruetako tximinian elkartu ginen BERBALAGUNok. Han, Ritxik proiektuaren inguruko azalpen teknikoak bezain interesgarriak eman zizkigun, aproposak hausnarketa eragiteko. Azkenik, helmugara iritsi ginen: Madariaga dorretxera.

Otsailean izango dugu hurrengo mendi irteera. Ea orduan ere elkar ikusten dugun!