Menu Close

Irakurzale Klubaren saio berezia: Idoia Carramiñana

Otsailak 27, 18:30ean, Zallako Kultur Etxean, Berbalagunen Irakurzale Klubak, Zallako Irakurle Klubarekin batera, saio berezia antolatuko dugu: Idoia Carramiñana izango dugu gurekin. Carramiñanak “Bi” poesia liburuaren errezitala egingo du eta, horren ostean, egilearekin solasaldia izango dugu.

Izena emateko: enkarterri@aek.eus helbidera idatzi edo 671 070 044 telefonora whatsapp bat bidali.

Zatoz, gurekin euskaraz irakurtzea erraza da!