Menu Close

Gurasolagun ekintza Balmasedan

Gurasolagunon hurrengo ekintza “inauterietako dantzak” tailerra izango da. Otsailaren 9an, ostiralean, Balmasedako Horkasitas Jauregian egingo dugu; eta 17:30ean hasiko gara. Euskal inauterietako dantza tradizionalak egiten ikasteko eta giroa pizten hasteko tailer dinamiko eta dibertigarri bat izango dugu. Animatu eta parte hartu!

Leku kopurua mugatua da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea otsailaren 8an baino lehen. Horretarako, 671 070 044 telefonora Whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin; erraza da!