Menu Close

Nor gara?

Enkarterriko berbalagunen 2006tik daramagu euskararen erabilera bultzatzen eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak,... antolatzen ditugu.

Enkarterriko berbalagun egitasmoa 2006an sortu zen. Programaren sustatzaileak: Enkarterriko Mankomunitatea, Enkarterriko Udal euskaltegia eta Enkarterriko AEK euskaltegia dira. Baina denen helburua egitasmoa handitzea denez, herriko gainontzeko elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukate.

Enkarterritik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak. Ezagutu nahi dituzu?