Menu Close

Badator otsaileko mintzodromoa!

Kaixo, lagun!

Urtero legez otsaileko mintzodromoan izena emateko garaia heldu da. Aurten otsailaren 8an, Balmasedako pilotalekuan, elkartuko gara mingainak astintzeko eta gure eskualdeko beste euskaldunekin solasaldi gozagarriak izateko. Goizeko 10:30ean hasiko gara, eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da otsailaren 5a baino lehen. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap/telegram mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi.

Ez galdu aukera, eta praktikatu euskaraz gurekin. Erraza da!