Menu Close

Irakurzale klubaren Urtarrileko irakurgaia

Urtarrilak 18, 19:00etan, Balmasedako Enrique Bedia Liburutegian bilduko gara, Unai Iturriagaren, Harkaitz Canoren eta Joseba Larratxeren “Ni ez naiz Mikel Laboa” nobela grafikoaz mintzatzeko.

Irakurtzea gustuko baduzu, eta euskal idazleen lanak ezagutu nahi badituzu, izena eman irakurzale klubean; erraza da: bidali mezua enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 telefonora, eta behar duzun informazio guztia emango dizugu.

Zatoz, gurekin euskaraz irakurtzea erraza da!