Menu Close

Euskaraz praktikatu nahi?

ENKARTERRIN EUSKARAZ PRAKTIKATU NAHI?

Urte berrirako zure asmoa euskaraz bizitzea da? Euskaraz mintzatzea gustatuko litzaizuke, baina ez dakizu norekin? Zatoz gurekin euskaraz praktikatzera!

Astero Enkarterriko hainbat lagun batzen gara mintzapraktika taldeetan, elkarrekin egon eta euskaraz hitz egiteko. Parte hartzea DOHAINIK da eta hamaika abantaila ditu: deskontuak, opariak… Hori gutxi balitz bezala, izena ematen duzuenon artean hilero hainbat sari-kutxa zozketatuko ditugu.

IZENA EMATEKO bidali whatsappa (671 070 044), galdetu euskaltegian edota hizkuntza eskolan edo klikatu lotura honetan http://emanizena.praktikatu.eus/

Animatu, euskaraz bizi! Berbalagunak zain dituzu!