Menu Close

Enkarterri ezagutuz: Kolitzako guda.

Gure eskualdea hobeto ezagutuz ekingo diogu urte berriari. Horretarako, Kolitzako gudaren ibilbide gidatua egingo dugu urtarrilaren 21ean, larunbat goizean.
Gertuko historiaren berri izateko aukera izango dugu Gerra Zibilean Kolitza eta Terreros mendien inguruan gertatutakoak entzunda. Fronteen kokalekuaz eta lekuaren balio estrategikoaz mintzatuko gara, baita lubakietatik geratzen diren aztarnez; eta hori dena Jorge Gomezek azalduta.
Hortaz, urtarrilaren 21ean, 9:00etan Balmasedako pilotalekuaren ondoko aparkalekuan elkartuko gara. Hantxe antolatu eta bidearen zati bat autoz egingo dugu, Portillo del gatoraino, gainontzeko bidea oinez egingo dugu. Eguerdiko 13:00ak aldera bukatuko dugu. Ibilbidea mendian izango denez, oinetako eta arropa aproposak ekartzea komeni da.
Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: 671 07 00 44 telefonora edo enkarterri@aek.eus helbidera idatziz, urtarrilaren 19ra arte.
Enkarterri ezagutu nahi baduzu, zatoz gurekin!