Menu Close

Irakurzale klubaren hurrengo irakurgaia: M

Otsailaren 2an, osteguna, 19:00etan, Balmasedako Liburutegian M ama* eme* ume* liburuari buruzko solasaldia egingo dugu. Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik pentsatu eta gauzatu dute liburua, hamahiru lekukotasun jasoz: hamaika ama eta bi aitaren testigantza bana. Askotarikoak dira esperientziak eta bizikizunak, ugariak iritziak eta desberdinak mundu-ikuskerak; guztiak ere aberasgarriak eta zer pentsatua ematen dutenak. Hala, guztiok izango dugu zer esan solasaldian.
Izena eman klubean – 671 07 00 44 edo enkarterri@aek.eus, eta etorri gurekin euskaraz mintzatzera!