Menu Close

Kakorratza egin nahi?

Azaro hasieran abiatu genuen kakorratza ikastaroa Zallan. Batzuok hasiera-hasieratik ikasi dugu eskulana egiten, beste batzuek, aldiz, zekiten apurra hobetzeko baliatu dute aukera; eta guztiok poz-pozik gaude. Giro atseginean, elkarri lagunduz, norberak bere kakorratz-lana egiten dihardu. Orain arte lana nola hasi, oinarrizko puntuak zein diren, artile harilko berria nola lotu, eta patroiak gutxi gorabehera irakurtzen ikasi dugu; baita kakorratz-lanari buruzko hiztegi pixka bat ere (kar-kar-kar). Zalantzak eta zailtasunak elkarrekin konpartitzen ditugu, eta gure irakasle bikainaren gidaritza izaten dugu: mila esker Mari, bihotz-bihotzez. Tartean mokadutxoa ere izan ohi dugu.

Gauzak horrela, elkartzen jarraitzea erabaki dugu, eta ostiralero bilduko gara, Zallan AEK euskaltegian, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte. Zeuk ere parte hartu nahi baduzu, ongi etorria izango zara, talde irekia baikara. Informazio gehiago 671 070 044 telefonoan edo enkarterri@aek.eus helbidean.

Zatoz gurekin praktikatzera!