Menu Close

Ikasturteko Mendilagunon azken irteera: Ganekogorta

Ekainaren 18an, larunbatean, Mendilagunok hitzordua dugu: ikasturteko azken mendi-irteera egingo dugu. El Somoko aterpetxean elkartuko gara goizeko 9:30ean, eta handik abiatuko gara Ganekogorta mendiaren tontorrera. Jaistean elkarrekin bazkalduko dugu Aritzmendi jatetxean (Alonsotegi). Bazkariaren prezioa 10€ pertsonako izango da (Berbalagun egitasmoak diruz lagunduko baitu). Beti bezala, mendi-irteerara oinetako eta arropa erosoak ekartzea gomendatzen dizuegu, baita ura ere.

El Somoraino joateko autoa partekatuko dugu; beraz, izena ematean esan nondik etorriko zaren eta antolatuko gara guztion artean. Oraingoan garrantzitsua da izena ematea, batik bat, bazkarian parte hartzeko leku kopurua mugatua delako. Hortaz, izena eman 671 070 044 zenbakian edo enkarterri@aek.eus posta elektronikoan, ekainaren 16a baino lehen.

Zatoz, lagun, mendia euskaraz gozatzera!