Menu Close

Balmasedako gaztelu muinora bisita

Hurrengo ostegunean, ekainak 16, goizez Balmasedako gaztelu muinoko indusketa-lanak ezagutzeko aukera izango dugu. Ikerketa taldeak lan egiten duen bitartean, adituek azalpenak emango dizkigute; egiten ari diren lana nolakoa den, aurkitu dituzten aztarnek zer esan nahi duten, eta gure eskualdeko historiarentzat zein garrantzia duen azalduko digute. San Juan plazan elkartuko gara, 10:30ean; eta oinez igoko gara muinoaren tontorrera. Bisita 11:00etan hasiko da.

Izena eman 671 070 044 telefonoan edo enkarterri@aek.eus helbidean.