Menu Close

Praktikatu euskaraz gurekin!

Ikasturte berriarekin batera, Enkarterriko Berbalagunak batzen hasi gara, animatuko zara gurekin euskaraz praktikatzera?

Parte hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila daude; deskontuak, opariak… Gainera, izena ematen duzuenon artean hilero-hilero 10 SARI-KUTXA zozketatuko ditugu.
Enkarterriko edozein herritan batu ahal gara, eta ordutegi aukera ere zabala da: goiz, eguerdiz, arratsaldez edo gauez elkartu ahal dira taldeak. Gainera, tabernetako ohiko taldeez gain, badaude hainbat aukera:

β˜• Kafe bat hartzeko taldeak
πŸšΆβ€β™€οΈ Paseo taldea
πŸ”οΈ Mendilagun taldea
πŸ“– Irakurle kluba
πŸͺ‘ Jostunen taldea
πŸ‘¨β€πŸ‘©β€πŸ‘¦β€πŸ‘¦ Gurasolagun taldeak

Euskara giro onean praktikatu nahi baduzu, bidali mezua enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 telefonora, eta behar duzun informazioa emango dizugu.

PRAKTIKATU EUSKARAZ GUREKIN!