Menu Close

Enkarterri ezagutuz: ibilbide gidatua eta txakolin dastaketa

Gure eskualdea ezagutzeko aukera bikaina izango dugu hurrengo larunbatean, maiatzaren 21ean, egingo dugun ibilbide gidatuan. Txakolinak gure artean izan duen garrantzia ezagutzeko aukera izango dugu ibilbidean zehar, inguruan ditugun mahastiak ikusiko ditugu, eta ondoren, Txabarri txakolina dastatuko dugu. Oinez egiteko ibilbide erraza da, aldapa gutxikoa eta paisaia ederrekoa. Beraz, oinetako erosoak jantzi eta zatoz gurekin!

Zallako Euskadi plazako kioskoan elkartuko gara, maiatzaren 21ean, goizeko 10:00etan. Eguerdiko 13:00ak aldera bukatuko dugu, berriz ere Zallan. Informazio gehiago eta izena ematea 671 070 044 telefonoan edo enkarterri@aek.eus helbidean.

Animatu eta euskaraz bizi Enkarterrin!