Menu Close

Aromaterapia tailerra Zallan

Azken aldian gogogabe sentitzen zara? Energiaz kargatu nahi duzu? Zatoz aromaterapiaren abantailak ezagutzera. Usainek gure emozioetan nola eragiten duten ikasiko dugu, emozio positiboak indartzeko trikimailuak erakutsiko dizugu, zeure burua hobeto ezagutuko duzu, eta ongizatea lortzen lagunduko dizugu. Hori guztia profesional baten gidaritzapean, Oihana Penades coach emozionala. Giro seguru eta atseginean emozio positiboak sentitzen ikasiko dugu.

Maiatzaren 19an, ostegunean, arratsaldeko 18:30ean elkartuko gara, Zallako Gazte zentroaren ondoko gelan. Eroso sentiarazten zaituen arropa ekartzea gomendatzen dizugu.

Izena ematea eta informazioa: 671 070 044 zenbakian edo enkarterri@aek.eus helbidean.