Menu Close

Mendilagunak Ordunteko mendilerroan

Apirilaren azken larunbatean, hilabetero legez, Mendilagunok mendi-irteera izan genuen. Ordunteko mendilerroaren hiru tontor egin genituen: Sabugal, Gueci eta Los tueros. Ibilbide zirkularra izan zen. Goizean Balmaseda herrian elkartu ginen eta Pandozales auzorantz abiatu ginen. Handik igoerari ekin genion. Aldapak gora gindoazela, eguraldi ederra izan genuen, eta giro atsegina. Lehenengo tontorrera heltzean argazkia eta hamaiketakoa egin genituen. Ondoren, hurrengo tontorra,  eta handik Ordunteko urtegia ikus zitekeen. Azkenik, Los Tueros tontorra egin, eta jaitsierako bidexka hartu genuen.

Hurrengo mendi-irteera Ilso de Eguen mendira izango da, maiatzaren 28an, larunbata. Informazio gehiago eta izena ematea 671 070 044 edo enkarterri@aek.eus helbidean.

Hementxe argazki batzuk: