Menu Close

Gurasolagun pasaportea Galdamesen. Kronika.

Aurreko larunbatean, abenduaren 11an, Gurasolagun pasaporteak Galdamesen geldialdia egin zuen. Giro atseginean, bi musika tresna egin genituen: den den daiko bana eta marakak. Irudimena askatzeko lehenengo urratsa den den daiko tresnen azalak margotzea izan zen. Bakoitzak nahi izan zuen erara apaindu zituen, eta soinua sortzeko ezinbesteko elementuak batu ostean, danbor txikiekin musika egiteko prest izan ginen. Ondoren arrozez beteriko marakak egiteko unea iritsi zen, eta elkarren laguntzaz marakei forma eman genien. Musikarekin jostatzeko aukera aparta izan genuen bai haurrek, bai helduok. Euskaraz familian eta lagunekin egoteko parada ederra izan zen; kanpoko eguraldi txarretik ihesi, goxo-goxo aritzeko tailerra.