Menu Close

Mendilagun irteera Kolitzara

Eguraldia zela-eta, azaroko Mendilagunon irteera atzeratu behar izan genuen. Baina ez kezkatu, hona hemen berriz Kolitzara igotzeko gure gonbidapena. Abenduaren 18an, larunbata, goizeko 9:30ean Foru Plazan (gasolindegian) elkartuko gara igoerari ekiteko. Jantzi oinetako eta arropa erosoa eta zatoz gurekin naturaz eta euskaraz gozatzera.