Menu Close

Gurasolagun pasaportea Galdamesen

 

Kaixo, familia!

Gurasolagun Pasaportearen hirugarren ekintza Musika tresnak sortzeko tailerra izango da. Perkusioaz gozatuko dugu guk geuk sortutako koloredun maraka eta den den daiko musika-tresnak erabiliz. Familian egiteko eskulan errazak, elkarrekin euskaraz erritmo bizian komunikatzeko. Galdameseko Frontoian izango da, abenduaren 11n, larunbatean, 11:00etan.

Tailerrean erabiliko den euskara erraza izango da; eta 4 – 9 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu, halaber, ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.

Leku kopurua mugatua izango da, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea abenduaren 9a baino lehen. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugu.

Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin!