Menu Close

KIROLA eta NATURA programarekin, 4 txango!

AEKren Praktikatu zerbitzuak KIROLA eta NATURA programaren barruan udaberri aldera 4 txango antolatuko ditu
Apirilaren 21ean, Etxaurren- Eskorrieta. Ibilbidean zehar ipuin-kontalariak enkantatuko gaitu.
Maiatzaren 5ean, Serantesen orientazio probak.
Maiatzaren 26an, Butroen orientazioa familian.
Ekainaren 16an, Itxina bertsotan zeharkatu.

Txangoetan parte hartzea dohainik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Txangoetan izena emateko bete fitxa hau.