Menu Close

Arrazolako bide berdean bisita gidatua

Bazanbehingo Arrazola, Martzaako jauntxoaren agintepean, Frailiaren araupean eta Anbotoko Mariren adurpean bizi zan. Udalatxeko burdinearen sukarra bizibarritu zanean egin zan Arrazolarako trenbidea, burdin-harria Bilbora garraiatzeko. Trenbidean zehar ibilbidea egingo dugu, paisaia magikoz inguratuta, eta Eguzkiren kontakizunekin gozatuko dugu ametsezko zazpi geltokitan.

*Ondarearen Europako jardunaldietarako Gerediaga elkarteak Jesus Eguzkitzarekin batera sortutako jarduera da hau

 

Elkargunea: Arrazolako plaza
Gida: Jesus Eguzkitza, Eguzki