Menu Close

Nor gara?

Durangaldeko berbalagunen 2000tik daramagu euskararen erabilera bultzatu eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak,... antolatzen ditugu.

Programaren sustatzaileak ondokoak gara: Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio eta Iurretako udalak, Durangaldeko Mankomunitatea, Durangoko udal euskaltegia, Durangoko Hizkuntza Eskola, Berbaro elkartea eta Durangaldeko AEK. Baina gure asmoa egitasmoa handitzea denez, Durangaldeko gainontzeko elkarte zein norbanakoekin aritzen jarraitzeko asmo sendoa daukagu.

Durangaldetik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak. Ezagutu nahi dituzu?