Menu Close

MARRAZKETA LIBREA USUE EGIAREKIN

Usue Egia ilustratzaile eta komikigilearekin batera marrazketa librearen munduan murgilduko gara.
Ura leporaino, pandemiaren itxialdiaren garaian sorturiko nobela grafikoaren autorea da Egia. Marrazketa eta esperimentazio klaseak ere eskaini ohi ditu bere tailerrean.
Berbalagunoi gure sormenean arakatzeko ikastaro laburra eskainiko digu. Ez da inolako jakintza edo trebeziarik behar!
Zatoz eta animatu marrazketaren munduan murgiltzen!