Uztailean eta abuztuan oporrak hartuko ditu Darabilbok, baina irailaren erdi aldetik aurrera, martxan egongo gara berriro. Lau ekitaldi prestatu ditugu irailerako:
– Irailaren 24an, BARAZKI HANBURGESAK egingo dituzte La Sinsorga kulturgune feministan, Txaramelak gidatuta, 18:00etan
– Irailaren 29an, BILBOKO KALE GORRIAN bisita gidatua egingo dugu San Frantzisko auzoan zehar, sozialista aitzindarien aztarnen bila, Arturo Izarzelaiak gidatuta (Aldauri Fundazioa).
– Irailaren 29an, BILBOKO KALE GORRIAN bisita gidatua egingo dugu San Frantzisko auzoan zehar, sozialista aitzindarien aztarnen bila, Arturo Izarzelaiak gidatuta (Aldauri Fundazioa).
– Irailaren 30ean, ERTIBIL BIZKAIA 2026 erakusketa ikusteko aukera izango dugu, Rekalde aretoan; goizean 11:00etan, eta arratsaldean 18:00etan.
Jada baduzue ekimen hauetan izena emateko aukera, hala ere, horren baieztapena izango duzue irailaren erdialdetik aurrera.
Ondo pasa, eta ez ahaztu: euskara beti ahoan, edonon egonda ere.
