Menu Close

Gurasolagun tailerra: koloretako ziabogak

Maiatzaren 13an izango dugu gurasolagunentzako tailerra Bekoportalen, arratsaldeko seietatik aurrera, familian euskaraz jolasteko. Gurasoak eta umeak arituko dira elkarrekin jolasten:

Zer egingo dugu?

Taldeak osatuko ditugu lehendabizi  eta multzo bakoitzak bere ibilbidea izango du. Ibilbidean zehar 5 ziaboga topatuko dituzte eta ziaboga bakoitzak zeregin bat suposatuko du. Egitasmo honek aniztasunaren eta inklusioaren trataera izango dituenez erdigunean, hainbat egoera biziko dituzte parte hartzaileek.
5 ziabogetako zereginak honako hauek izango dira:

– Ahotsik gabeko abesti gorra
– Aldamenetik begirako marrazkia
– Gorputzarekin osatutako irudia
– Histori Cubesekin sortutako historiotxoa
– Usaimenaren puzzlea

Ziaboga bakoitzean talde bakoitzak esaldi baten zati bat lortuko du eta talde guztien ziabogetatik ateratako zati guztiak elkartuta esaldi bat egongo da. Amaieran, esaldia Zeinu Hizkuntzan esaten ikasiko dute guztiek batera.

Nork hartuko du parte?

6 urtetik aurrerako umeek haien gurasoekin, familia bakoitzeko ume eta guraso bat, gutxienez (gurasoa ez bada, familiakoa edo zaindaria ere izan daiteke). Saioaren metodologia guztiz dinamikoa izango da eta haurrak eta helduak elkarrekin hartu-emanaz arituko dira euskaraz ordubetez, 18:00etatik 19:00etara.

Plaza kopurua mugatua da eta izena emateko azken eguna maiatzaren 6a izango da. Beraz, izena emateko:

Idatzi edo deitu: 607 609 580 (whatsappez ere), esan umearen adina eta gurasoaren izen abizenak eta listo. Doan da.

Familian ere, praktikatu euskaraz gurekin!