Menu Close

Hasi gara elkartzen

Aste honetan hasi gara berriro elkartzen, astero ordubetez giro onean euskaraz hitz egiteko. Oraindik ez baduzu izena eman, sasoiz zabiltza kontaktatzeko eta gurekin euskaraz praktikatzen hasteko, eman izena telefono honetan: 607 609 580.

Gaurko hitzorduak: 12:30ean lameran, Kasinoaren aurrean, eta 18:30ean Bekoportalen, mokoneko aldatzan. Bihar eta etzi, bostetan lameran, baina hitzordu hauez gain, beste aukera batzuk egongo dira praktikatzen hasteko, hurbildu, deitu edo galdetu zure irakasleari.

Ikasturte honetan talderen batean parte hartu baduzu, zure iritzia jakin nahi dugu.
Lagundu gure lana hobetzen eta hartu bi minutu galdetegi hau betetzeko: https://labur.eus/hYUBo
Betetzen duzuenon artean 20 opari kutxa zozketatuko ditugu. Eskerrik asko!