Menu Close

Nor gara?

Bermeoko berbalagunen 2001etik ari gara euskararen erabilera bultzatzen eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: berbataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak,... antolatzen ditugu.

Programaren sustatzaileak: Bermeoko Udala, Bermeoko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Gotzon Garitaonaindia euskaltegia eta Bermeoko AEK euskaltegia. Baina gure asmoa egitasmoa handitzea denez, herriko gainerako elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukagu.

Bermeotik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak. Ezagutu nahi dituzu?