Menu Close

Kirola eta Natura maiatzean eta ekainean

Kirola eta natura uztartu nahi? Uda aurretik hiru txango antolatu ditugu ekimena berpiztu eta jarraipena emateko. KIROLA eta NATURA bitartez, AEKren Praktikatu zerbitzuak gonbidatzen zaituzte Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera:

UDA AURREKO TXANGOAK

  • Maiatzaren 15ean MAIRUELEGORRETAKO kobak
  • Ekainaren 12an ORIENTAZIOA LUZUERON (Zierbena)
  • Ekainaren 19an FLYSCHAREN IBILBIDEA (Itziar)

Txangoetan parte hartzea doan bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan. Halaber, adituen taldeak izango dira beti bidean laguntza emateko. Txangoetan izena emateko bete fitxa hau eta praktikatu euskaraz gurekin!